Ozzinema: Leonor will never die (V.O.S.)

Sundanceko Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Berezia. Estreinaldia Euskadin
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Zinemak

Filipinetatik, Martika Ramirez zuzendariaren opera primaren estreinaldia Euskadiko zinema-aretoetan: joko metazinematografiko, sortzaile eta adimentsua, alaia eta hunkigarria, zinearekiko benetako maitasuna irudikatzen duena.

Leonor Reyes figura garrantzitsua izan zen filipinetako industria zinematografikoan, baina orain bere familia fakturak ordaintzeko borrokan ari da. Gidoi bila iragarki bat irakurtzen duenean, Leonorrek testu amaitu gabe bat berreskuratzen du, baina istripu batek konorterik gabe uzten du eta film osatugabe haren barruan garraiatzen du. Leonorrek lehen eskutik bizi ditzake bere ametsik basatienak... eta amaiera perfektua deskubritu bere historiarako.

Jatorrizko bertsioko proiekzioa azpitituluekin. Iraupena: 100'.