KANTU BAT GARA

Kilometroak 2023 Orereta Ikastola
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Lekuonan elkarrekin ikusi eta biziko dugun “Kantu bat gara” ikuskizunean, Jon Maiaren hitzen emaria eta freskotasunak zipriztinduko du Erriola, aurten Orereta Ikastolaren eskutik datorren Kilometroak-en leloa. Kantuak eurak, ahoz aho eta tantaz tanta pasa izan dira belaunaldiz belaunaldi, euskara eta haren inguruko kulturarekin gertatu den bezala. Hamarkadetan zehar eutsi izan diogun haria eta saretzen jarraitzen gaituena mendeak joan eta mendeak etorri.