Nazioarteko Trikitixa Jaialdia
Hamar urteko etenaren ondotik, EHTEk antolatutako Nazioarteko Trikitixa Jaialdia itzuli da
Ekitaldi hori iraungi egin da
Hamar urteko etenaren ondotik, EHTEk antolatutako Nazioarteko Trikitixa Jaialdia izango da aurten Errenterian eta Galdakaon.
Urteurren borobilak ospatzeko urtea du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. 50 urte dira trikitilariak aurrenekoz jaialdi batean propio elkartu zirenetik, eta era berean, 20 urte joan dira lehenengo Nazioarteko Trikitixa Jaialdia egin zenetik. Hala,
ospakizun giro honetan, trikitia berriz ere nazioarteko erakusleihoan jarriko du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak.
Ibilbide oparoko atzerriko bi soinu-jotzailerekin batera, Euskal Herriko hiru trikitilari berritzaile gonbidatu dituguAinhoa Urretabizkaia kazetariak aurkeztuko dituen jaialdietara.
PARTAIDEAK:
- Eneko Dorronsoro eta Fredi Pelaez
- Liv Hallum eta Ivan Caro
- Eneritz Furyak
- Damien Mullane
- Süne ta Huizi