Horman Poster - Souvenir

Esplorazio espazialaren ametsaz mozkortutako hiru lagun. Souvenir, Simulazio zientifikoen laborategia eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Kulturgunea

Esplorazio espazialaren ametsaz mozkortutako hiru lagun.

Souvenir, Simulazio zientifikoen laborategia eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat.

Denboraldi batez, hiru lagunak, “espazioaren konkista” entsaiatu eta birpentsatuko duten astronauta analogoak bilakatuko dira. Mundua pikutara doala dirudien honetan, “eko-antsietateak” jota, espezie interplanetarioa izatearen promesari eutsiko diote. Horretarako aproposa izango litzakeen B planeta agertzen ez den bitartean ordea… lurrean bertan entsaiatzen jarraitu beharko!

Nola, eta batez ere, zer nolako etorkizunerako prestatu beharko genuke? Zer dago gure mundua beste planeta batean berreraikitzeko desiraren oinarrian? Izarretara begiratzea… ispilura hurbiltzeko entrenamendua bihurtuko al da?