HIDRA Laborategiak

Proposamen hau ez da ikastaro bat. Talde esperientzia bat da, dagoeneko abian dagoen arte-ikerketa baten parte. Lau saio hauetan praktika artistikoaren bidez. Helduentzako
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Nola ikasi zenuen unitate bat zarela? Zatiezina/homogeneoa/koherentea. Itxia. Hertsia.

Gizarte egiturak gorputzean sartu zaizkigu. Geure pertzepzioa interbenituta dago.

Ni.aren ideia irentsi araztea da boterearen lanik finena. Ni.aren bihotzean dago korapiloaren lotura.

Proposamen hau ez da ikastaro bat. Talde esperientzia bat da, dagoeneko abian dagoen arte-ikerketa baten parte.

Lau saio hauetan praktika artistikoaren bidez (antzerki teknikak, gorputz adierazpena, testuen irakurketa-sorkuntza) garen horretan erreparatuko dugu, identitateen ulermen feminista eta kritikotik.

Ingurunearen ebakien aurrean, berregin. Gorputzaren erresilientzia berreskuratu.

Garena arrakalatu, biderkatu eta ireki.

Sentikortasun ezezagun batetik har-eman(du).

Hidra bilakatu.

Laborategia Ageda Blascok emango du.

Lau saioak egun hauetan izango dira: ekainaren 21, 28an uztailaren 5 eta 12an.

Laborategian parte hartzeko ez da esperientzia berezirik izan behar