FILOSOFIAREN PLAZA

Herriko hainbat sortzailek parte hartuko dute saio hauetan, eta bakoitzarekin diziplina artistiko batean murgilduko gara. 10-12 urte bitartekoentzat.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Lekuona Fabrikako Haur Filosofia proiektua

Zergatik gustatzen zaigu gizakioi sortzea? Ezinbestekoa ote dugu bizitzeko? Marrazkiak, ipuinak, dantzak, eskulturak, antzerkia, musika... Gure barnetik jaio dira munduan zehar gozatu daitezkeen hainbat eta hainbat edertasun.

Zure sormenaren taupada entzuten al duzu?

Lekuona Fabrikako Filosofiaren Plazan, sormenaren inguruan hitz egin, hausnartu eta esperimentatuko dugu. Detektibeen antzera, sormen prozesuen nondik norakoak ikertzen arituko gara.

Zer sortu nahi duzu zuk?

Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo aktoreek, Xabier Obeso eta Ibai Maritxalar margolariek, Idoia Hernandez musikariak, Joxemari Carrere ipuin kontalariak eta Eva Diaz de Isla jostailu diseinatzaileak, herriko sortzaileak direnak parte hartuko dute saio hauetan eta, hartara bakoitzarekin diziplina artistiko batean murgilduko gara. Animatu eta hurbildu gurekin filosofatzera!

10-12 urte bitarteko haurrentzat.

 8 saio osatzen dute jarduera hau: Apirilak 29, maiatzak 6,13,20,27, ekainak 3,10,17

Ordua: 17:30etik 19:00etara