Tarara

ficha-img
Lekuona Fabrika
Ekitaldi hori iraungi egin da

SGAEren I Ana Diosdado antzerki lehiaketaren irabazlea 2019an. Josi Alvarado alikantearrak idatzia.

SanFran, Bilbo, 70eko hamarkadan: kolore guztiak, maitasuna eta izua esnatzen dira gauez hango kaleetan.
Bertan bizi dira gizon jaiotako emakumea, alabarik gabeko ama eta amarik gabeko alaba.
Auzoan ezer ez da berdina izan hirurek topo egin zutenetik.

Thriller bokazioz jaio ondoren poesiaren dardarak astindutako testua. Inoiz kontatu gabeko hainbat eta hainbat umeren historia da Tarara; erraietarainoko bidaia iniziatikoa, adikzio-sortzailea. Barkamenari buruzko ipuina ere bada, desberdintasunari kantatua, Txanogorritxuk otsoei biolina jotzea lortzen duenean.