Gazte-Tour Errenteria

Arrasate, Zumarraga, Andoain eta Hondarribiko jardunaldien arrakastaren eta Eibarren egitekoa den saioaren ondoren, #GipuzkoanGazteTour2021 programak azken ekitaldia izango du Errenterian abenduaren 19an.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Arrasate, Zumarraga, Andoain eta Hondarribiko jardunaldien arrakastaren eta Eibarren egitekoa den saioaren ondoren, #GipuzkoanGazteTour2021 programak azken ekitaldia izango du Errenterian abenduaren 19an. Gipuzkoan Gazte Tour musikaren eta arte eszenikoen inguruko hainbat jarduera biltzen dituen programa bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak hainbat udalekin lankidetzan antolatzen duena.

2020an COVID-19aren pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, aurten berriz abian jarri da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak hainbat udalekin elkarlanean 12 eta 25 urte bitarteko gazteentzako antolatutako aisialdi aktibo eta parte hartzaileko kultur zirkuitu hau.

Arrasate, Zumarraga eta Andoain eta Hondarribiko saioetan 2.000 gazte baino gehiagoren parte hartzearekin egindako saioen ondoren Errenterian egingo da Gipuzkoan Gazte Tour programako seigarren jardunaldia. Kartela askotarikoa da, eta aldez aurretik aztertu eta elkarbanatu da sare sozialen bidez, herriko gazteen gustuak bertatik bertara ezagutzeko. Saio bakoitzean lehen mailako artistak daude, masterclass berriak, eta baita herriko talentu gazteen erakustaldiak ere.

TELONEROAK:

- Dantzall Sound DJ

- Laina

ARTISTA NAGUSIAK:

- Zetazen

- Green Valley