KONEXIO ZELTIARRA

ficha-img
ITSASARGIA | Lekuona Fabrika
Ekitaldi hori iraungi egin da

Iragan ikasturtean Errenteriako Herri Arte Eskolak elkartruke telematikoa burutu zuen Vigoko Escola Municipal de Música Folk e Tradicional-ekin. Bi egunez bertako ikasle eta irakasleek trikitixa-akordeoi diatonikoa, txalaparta eta hainbat galiziar herri perkusio instrumentu, euskal eta galiziar dantza tradizional, biolin eta harpa zeltiarra, txistua eta galiziar aerofonoak... elkarri ezagutarazi zizkioten. Kontzertu honetan Galiziatik espreski heldutako Xisco Feixóo abeslari, dantzari eta tradizio ikertzailearen eta Xulia Feixóo perkusio jotzaile eta etnomusikologoarekin batera Errenteriako HAE-ko ikasle eta irakasleek euskal eta galiziar doinu zein dantzez osaturiko emanaldia eskainiko digute

 

El pasado curso la Herri Arte Eskola de Errenteria realizó un intercambio telemático con la Escola Municipal de Música Folk e Tradicional de Vigo. Durante dos días alumnos y profesores locales se dieron a conocer entre sí el acordeón diatónico de trikitixa, la txalaparta y diversos instrumentos de percusión popular gallega, la danza tradicional vasca y gallega, el violín y arpa céltica, el txistu y los aerófonos gallegos... En este concierto, el cantante, bailarín e investigador de tradición Xisco Feixóo y la percusionista y etnomusicóloga Xulia Feixóo ofrecerán junto al alumnado y profesorado de la HAE de Errenteria un recital de música y danza vasca y gallega.