O tempo diz

ficha-img
HERRIXKA | Fanderia
Ekitaldi hori iraungi egin da

MENDEBALDEAK ERLOJUA DUEN BITARTEAN, AFRIKAK DENBORA DU

Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.


FITXA ARTISTIKOA BEREZKO IDEIA, ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA: Asier Zabaleta. DANTZARIAK: Fenias Nhumaio y Deissane Machava. MUSIKA: Askotarikoak. LAGUNTZAK: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.

 

 

EL MUNDO OCCIDENTAL TIENE EL RELOJ, MIENTRAS AFRICA TIENE EL TIEMPO

Se dice que en occidente el tiempo se cuenta, se mide, se compra, se vende, se planifica y se organiza; es un bien objetivo, independiente al ser humano, que usamos para hacer cosas, pero casi siempre nos falta. En cambio, en África el tiempo se vive, se tiene, se hace; es un bien subjetivo e inherente al ser humano, que se habita y casi nunca falta. El hecho de que nazcamos en un lugar del mundo concreto marca indefectiblemente la noción que tenemos del tiempo, y aunque nada es inamovible, a duras penas conseguiremos desprendernos de esa primera noción adquirida. El tiempo se puede vivir de muchas maneras, incluso ser esclavo de él; pero lo que no se puede negar, y esto es válido para cualquier rincón del mundo, es el poder que nos da la danza, sea cual sea su origen, género o condición, para vivir el tiempo en un presente absoluto. “OTEMPODIZ” (ELTIEMPODICE) es el resultado de un proyecto de intercambio y creación artística bidireccional, que se vertebra a caballo entre Mozambique y Euskadi, gracias al apoyo de la AECID, la residencia artística SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea) y el festival ATLANTIKALDIA de Errenteria. Un proyecto que quiere ofrecer una oportunidad laboral y las herramientas básicas para poder desenvolverse por su propia cuenta en los circuitos internacionales de la danza, a dos bailarines de Maputo.


FICHA ARTÍSTICA IDEA ORIGINAL, DIRECCIÓN Y COREOGRAFÍA: Asier Zabaleta. BAILARINES: Fenias Nhumaio y Deissane Machava. MÚSICA: Varios. APOYOS: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. PRODUCCIÓN: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.