JOSEBA TAPIA + SHARON SHANON

ficha-img
ITSASARGIA | Lekuona Fabrika
Ekitaldi hori iraungi egin da

 

Hogei urteko ibilbide diskografikoa egin ondoren talde berria sortu du Joseba Tapiak. Pare bat urte lanean, moldaketak eta partiturak josten ibili ostean, emaitza zuzenean grabatu du disko batean eta hori aurkeztuko du. Musika popular berri eta duin bat proposatuko digu eta berriro trikitixa hartu du gerrian. Baina kontzertu hau berezia izango da, Joseba Tapiak eta bere taldeak Sharon Shannon soinujole txalotuarekin partekatuko baitute oholtza. Artista irlandarrak estatus mitikoa lortu du mundu osoan, eta hain difamatua den akordeoia "cool" izatea lortu du bere jaioterrian. Irlandako musika tradizionalean ez ezik, Hip Hop, Cajun, Country, Clásica eta Rap musika genero guztietan ere parte hartu du. Sharon Shannonek harritzen jarraitzen du. Irlandar doinu tradizionalen moldaketengatik eta irlandar eragineko konposizioengatik ezaguna den arren, beti egon da estilo berriak esploratzeko eta beste musikari batzuekin lan egiteko irrikaz. Oraingo honetan, aurretik lan handia egin eta elkarrekin eginiko egoitza artistiko baten ondoren, Joseba Tapiak eta bere taldeak eta Sharon Shannonek kontzertu bateratu eta errepikaezina eskainiko dute, Atlantikoak duela mende batzuk lotzen zituen bi kostalde eta kulturen topagune gisa.
 

 

Joseba Tapia ha formado una nueva banda tras veinte años de carrera discográfica. Después de un par de años trabajando, cosiendo arreglos y puntajes, presentará el resultado del trabajo que ha grabado en vivo. Propone una música popular nueva y de calidad volviendo a llevarse la trikitixa a la cintura. Pero este concierto será especial, porque Joseba Tapia y su banda compartirán el escenario con la aclamada acordeonista Sharon Shannon. La artista irlandesa ha alcanzado un estatus legendario en todo el mundo y ha hecho que el tan difamado acordeón sea "genial" en su país de origen. Reconocida por sus colaboraciones, no solo en la música tradicional irlandesa, sino en todos los géneros musicales, Hip Hop, Cajun, Country, Clásica y Rap. Sharon Shannon sigue sorprendiendo. Si bien es conocida por sus arreglos de melodías tradicionales irlandesas y composiciones de influencia irlandesa, siempre ha estado ansiosa por explorar nuevos estilos y conocer y trabajar con otros músicos. En esta ocasión, tras un intenso trabajo previo y una residencia trabajando en común, Joseba Tapia y su banda y Sharon Shannon ofrecerán un concierto conjunto único e irrepetible, punto de encuentro de dos costas y culturas que el Atlántico unía hace siglos.