OUM + Alos Quartet

ficha-img
ITSASARGIA | Lekuona Fabrika
Ekitaldi hori iraungi egin da

Oum Taragaltek Marokoko basamortuko soula pertsonifikatzen du inolako konplexurik gabe, bere kultura tradizionala hip-hop, jazz, bossa nova, blues eta soul kulturarekin nahastuz, soinu-aniztasun mistiko samarra duen unibertso bat sortzeko. Bere musikan, Oum-ek basamortuaren esentzian arakatzen du, soinu eta erritmoetatik abiatuta. Frantsesez, arabieraz eta ingelesez idazten ditu, eta, batez ere, emakumearen askatasunekiko, berdintasun sozialarekiko eta maitasun unibertsalarekiko konpromisoa dira. Bere musika, funtsean, arabiar erako eta ekialdeko hubileko harmonia eta eskalez eraikitzen da, modu bikainean munduko beste musika batzuetako elementuekin osatuz, instrumentazio guztiz anitzean hornitua, non basamortuko oud-a baxuarekin, saxofoiarekin eta tronpetarekin uztartzen diren OUM-en ahotsari oinarri sendoak eskeiniz. Oumek Marokotik ekarritako soinu eta ahotsari Alos Quartet laukotearen kolaborazioa gehituko zaio, jatorri ezberdineko instrumentuen elkarlanean sakonduz eta topaketa irudikatuz.