Antzerkia

LUBAKI LAINOTSUA- ATX Teatroa

Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bat bakarrik. Aspaldian ez dago batailarik, ezta etsairik ere...
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Kulturgunea

Izenik gabeko gerra bateko lubaki batean, beterano bakar bat dago, beste garai bateko soldadu bat; baldintzarik gabeko militantzia bat, diziplina zorrotzekoa. Aspaldian ez dago batailarik, ezta etsairik ere... badirudi dena lasai dagoela. Uharte batean hondoratuta bezala, espazioaren eta denboraren artean gatibu.

Egun batean, soldaduaren bizitza hankaz gora jarri zen postari gazte baten eskutitz bat jasotzean. Gutun horrek bakoitzaren onena eta txarrena aterako du, maitasuna, heriotza, beldurra, errukia, gorrotoa, frustrazioak...

Belaunaldien arteko talka. Zaharraren eta berriaren arteko komunikazioa, norberaren bizitzari balioa ematea, trantsizio naturalaren aldeko eta kontrako argudioak... Bizitza, muturretatik kontatua.

Informazio gehiago

Laguntzailea: