YARIN - entsegu irekia

Estreinatu aurreko pase irekia
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Egun gutxitan, YARIN ikuskizuna estreinatuko da Sevillako Flamenko Bienalean; azken prestaketetan gabiltza eta, Sevillara abiatu aurretik, gure lana herritar eta lagunekin elkarbanatu nahi dugu.
 
YARIN Jon Maya euskal dantzari eta Andrés Marín dantzari flamenkoaren arteko topaketa da. Julen Achiaryren zuzeneko musika lagunduta, bi dantzariek euren sustraietatik abiatutako elkarrizketa bati ekiten diote. Bi kultura eta bi pertsonalitate ezberdinen arteko topaketa berezia da.