Familiak Dantzara

Familiak elkarrekin mugimenduan jarri eta dantzaren bidez une goxo bat pasatzeko aukera eskaintzen dizu tailer honek.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Familiak elkarrekin mugimenduan jarri eta dantzaren bidez une goxo bat pasatzeko aukera eskaintzen dizu tailer honek. Lau urtetik gorako umeek, gutxienez, heldu batez lagunduta, etorri ahal izango dute eta jolasetan oinarritutako proposamenen bidez, mugimenduan barneratzeko aukera izango dute.

Tailerra Kukai dantzak emango du. Saioaren iraupena ordu batekoa izango da.

Nori zuzendua? 4 urtetik gorako haurrak, gutxienez heldu batek lagunduta.