Ozzinema Zineklub: 'El hilo invisible'

Jonny Greenwooden musikaren atzera begirakoa
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Zinemak

Jonny Greenwood (Radiohead) musikariari buruzko atzera begirako lehen saioa, soinu-banden konpositore gisa.

Reynolds Woodcock moda-sortzaile famatua Britainia Handiko modaren munduko begirada guztien jomugan dago. Bere bizitzatik orotariko emakumeak pasatzen dira, eta inspirazioa eman eta konpainia egiten diote, Alma gaztearekin gurutzatzen den arte; izan ere, laster haren musa eta maitale bihurtuko da, eta maitasunak hankaz gora jarriko du bere bizitza, ordura arte bere jostura-patroi guztiak bezala kontrolatua eta planifikatua. Bere filmean, sormen-bidaia betean den artista baten eta haren mundua birarazten duten emakumeen erretratu bikaina egin du Paul Thomas Andersonek.