HAZIEN SOINUA

Artearen eta sormenaren eskutik eta ingurugiroaren alde munduan zehar ibili ondoren, Gipuzkoara itzuliko da Soinu Erresiliente ekimena.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Artearen eta sormenaren eskutik eta ingurugiroaren alde munduan zehar ibili ondoren, Gipuzkoara itzuliko da Soinu Erresiliente ekimena.
Urte hauetan, elkarlanean sortutako arte-piezez gain, hiritar-teknologiak garatu ditugu, musikaren bidez natura integratzeko eta internet bidezko irratia balitz bezala entzuteko.
Erdialdeko Amerikan egindako arte- eta teknologia-laborategietan parte hartu duten hainbat pertsona gonbidatu ditugu, zer eta nola egin duten azal diezaguten. Oarsoaldeko talde batek ere lagunduko die laborategi batean, lehenengo "Hazien Soinua" sortzeko; Lekuona Fabrikan biziko den instalazioa.
Prestakuntzarako saioak, ideiak sortzeko topaketa eta eraikuntza saioak eginen dira. Topaketan parte hartu nahi baduzu edo eta prestakuntza zein eraikuntza saioetara joan nahi baduzu... deialdia ireki dugu! Behar duzun informazio guztia eta parte hartzeko eskaera erregistratzeko esteka aurkituko dituzu dokumentu honetan.

Dossierra begiratu eta har ezazu gonbidapena aukeratu duzun hitzaldi edo tailerrerako.

https://www.facebook.com/ventanaaladiversidad/photos/gm.428970891990732/4330398477028262/