HUMANITATE DIGITALAK, GENEROA ETA ARTEA jardunaldia

Humanitate digitalen eta teknologia berrien inguruko hausnarketa sustatzea da nahia
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Humanitate Digitalek Euskal Herrian egindako ibilbidea nahiko gaztea den arren, ekarpen mamitsuak eskaini dizkiote jada gure kultura eta gizarteari. Hala, giza zein gizarte zientzia tradizionalei lehen pentsaezinak ziren bideak zabaldu dizkiete.

Artean ere, bai historian, bai sorkuntzan, ezagutza digitalek mundua ikusi eta ulertzeko genuen modua eraldatu dute. Are gehiago, genero ikuspegi batetik berdintasunerako bidean lan egin eta ikertzeko aukera berriak sortu dituzte; horren adibide dugu UEUk eta EWKEk babestutako Emartistak proiektua.

Gauzak horrela, aldaketen garai honetan etenaldi bat egitea proposatzen dugu. Humanitate digitalen eta teknologia berrien inguruko hausnarketa sustatzea da gure nahia, solasaldien bitartez ideiak partekatzeko tartea sortuz. Horretarako, alor horretan garatzen ari diren euskal proiektu eta sortzaileak gizartearekin lotuko ditugu.

Jardunaldiaren informazio:

 http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/1658/Humanitate%2BDigitalak%252C%2BGeneroa%2Beta%2BArtea%2Bjardunaldia