Hermionerekin Filosofatu

Neska bazara eta Harry Potter-en liburuetako neskato protagonistak bizi dituen abenturak gustatzen bazaizkizu, anima zaitez gure pentsalari taldean parte hartzera.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

IZAN ZAITEZ HERMIONEREKIN PENTSALARI!

Ezagutzen al duzu Hermione Granger, Harry Potter-en liburuetako magoa?

Errenteriako Lekuona Fabrikan Hermione protagonista bihurtu dugu! Neskak ere pertsonaia nagusiak garelako eta abentura handiak bizitzeko prest gaudelako.

Nola bizi da Hermione Hogwarts magia eskolan? Zer pentsatzen du? Zer egin nahi du? Nola sentitzen da?

Eta zu...?

Neska bazara, eta 10-14 urte badituzu, anima zaitez Hermionerekin filosofatzen. Dibertitu zaitez herriko beste neska batzurekin, zure pentsamendu kritikoa, sortzailea eta arretatsua lantzen dituzun bitartean.

Urriaren 21 eta 28, eta azaroaren 4 eta 11. Ordutegia: 17.30-18.45.