PIBE tailerra praktikoa– Eszenetan Oinarritutako Proposamen Integratzailea

Lantegi honi esker, gure errealizazio pertsonalera orientatzeko gure potentziala eta zailtasunak identifika ditzakegu.
2025/04/03 17:00
Lekuona Fabrika
Doan

Lantegi honi esker, gure errealizazio pertsonalera orientatzeko gure potentziala eta zailtasunak identifika ditzakegu. PIBE metodologia berritzailearen bidez, talde-espazioetatik laguntzeko beste modu bat entrenatuko dugu, sistemika, konstruktibismoa eta arte eszenikoak erabiliz. Eta modu guztiz praktikoan egingo dugu, publikoaren parte-hartze aktiboaren bidez PIBEra hurbilduko gara.

Adin nagusikoei zuzenduta dago: familiak, profesionalak, ikasleak eta gizarte, arte, kultura, hezkuntza edo osasun arlokoak, besteak beste. Taldeei laguntzeko lanerako baliabideak eta tresnak hornitzeko gai izango den metodologia berritzailea partekatzeko helburuarekin.

Apirilaren 3an, hiru orduko saioa izango da.

Tailer praktiko hau ABAKO Elkarteko kidea den Antonio Reinak emango du. Reina, Antzerki eta Psikoeszenikako aktore eta zuzendaria da, esperientzia handia du profesionalen prestakuntzan eta adingabeekin eta familiekin esku hartzen, eta PIBE metodologia berritzailearen sortzaileetako bat.

Oharrak

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.