Ozzinema: TRÍPTICO

Estreinaldia Euskadin
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Zinemak

Haien lehenengo film luzea da, eta Daniel Grandes, María Martín-Maestro eta Albert Olivé dira sortzaileak. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduko amaierako lana ere bada. D’A Bartzelonako Zinemaldian edo Linaresko Festival Cine No Visto-n hautatua izan ondoren –non gidoi onenaren saria irabazi zuen–, zinema aretoetara iritsi da beldurrezko elementuak eta zinemarik askeena uztartzen dituen pelikula hau.

Oinordetzan jaso ostean, Ana bere aitonaren –margolaria zen– etxera bizitzera joatea erabakitzen du bere bikotekide Lucasekin. Han, amaitu gabe dagoen hiru margolaneko obra bat aurkitzen dute, eta horrek sormen prozesu paranoiko batean murgilduko ditu. Haien harremana pixkanaka okertzen joango da, eta errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak gero eta lausoagoak izango dira.

Aurkezpena eta solasaldia zuzendarietako batekin: Daniel Grandes.

Jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Iraupena: 87’.

Ekintza honen sarrerak hurrengo estekan egongo dira salgai:

TRIPTICO

Mila esker eta barkatu eragozpenak.