MAHAI-JOKOAK ETA Dungeons & Dragons (Phandelver-eko mehatzeak) ROL-JOKOA
Zatoz rol-jokoez eta mahai-jokoez gozatzera. Gure edozein mahai-jokotara jolasten irakatsiko dizugu eta Dungeons & Dragons (Phandelver-eko mehatzeak) rol jokora ikasteko aukera izango duzu.
Anima zaitez!
Atlasek, rol eta mahai-jokoen elkarteak dinamizatuko du jarduera.
14 urtetik gorakoentzat da eta adin txikiagoa baldin baduzu heldu batekin parte hartu ahal izango duzu.
Oharrak
* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.
* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.