Besteak

TOURING K.E

Herriko futbol talderik zaharrenak bere 100. urteurrenari ekingo dio. “1923 – 2023 Touring KE 100. urteurrena”
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Aurten, herriko futbol talderik zaharrenak bere 100. urteurrenari ekingo dio. Horretarako, 2023 urte osoan zehar, hainbat ekitaldi antolatuko ditugu. Urte osoa, 100. urteurrenaren urte bilakatuz, “1923 – 2023 Touring KE 100. urteurrena” ekimena medio.

Ekimen honek, kirol esparruaz harago, herritarrongan hurbil dagoen partaidetza - prozesua abian jartzea du helburu. Touring, herrian sakon errotutako taldea dugulako. Azken finean, herri osoa urteurren honetako partaide izatea nahi dugu, Touring KEarena ez ezik, herri osoaren urteurrena baita.