ZIRKUA FAMILIAN

Zirku tailerra pertsona helduekin batera datozen haurrentzat
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Abenduaren 29an Lekuona Fabrika zirkuko karpa bihurtuko da, "Berdinki Zirku Garaikidea" zirku garaikideko konpainiarekin akrobazia, malabare, oreka eta zirku-diziplina desberdinetako tailerrak emateko.

Tailer hau familiei zuzenduta dago, hau da, helduekin datozen haurrei. Gutxienez batera heldu batek eta haur batek izena eman ahal izango dute.

Bi talde desberdin antolatuko dira:

- 10:00 - 11:30

- 12:00 – 13:30

Heldu eta haur bakoitzak plataforma honen bidez edo Lekuona Fabrikako harreran eman beharko du izena, bakoitzeko 3,5 €-ko prezioa izango du eta izen-emateak Berdinki Zirku Garaikideak abenduaren 30ean Lekuona Fabrikan eskainiko duen Mikra ikuskizunerako sarrera barne hartzen du.