ZIRKU ESKOLA

Lurreko akrobaziak, akrobaziak aparatuekin, aireko akrobaziak, malabareak, oreka eta globoflexia
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Abenduaren 26tik 28ra Lekuona Fabrika zirkuko karpa bihurtuko da, "Berdinki Zirku Garaikidea" konpainiarekin akrobazia, malabare, oreka eta zirku-diziplina ezberdinak lantzeko tailerrak emateko.

Umeentzako bi tailer egongo dira, 3 eguneko iraupena izango dute eta adinaren arabera banatuko dira:

- 10:00-11:30 - 5-8 urte

- 12:00-13:30 - 9-12 urte

Haur bakoitzak plataforma honen bidez edo Lekuona Fabrikako harreran eman beharko du izena, prezioa 3,5 €-koa da eta izen-emateak Berdinki Zirku Garaikideak abenduaren 30ean Lekuona Fabrikan eskainiko duen Mikra ikuskizunerako sarrera barne hartzen du.