EHUNDURAK – ehungintza garaikidea

Kurtso honen helburua oihalak erabiliz ehundurak sortzea eta ehun-lan txiki bat egitea da, ehun-artea modaren arloan jasangarritasuna sustatuz.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Kurtso honen helburua oihalak erabiliz ehundurak sortzea eta ehun-lan txiki bat egitea da, ehun-artea modaren arloan jasangarritasuna sustatuz.

Ikastaro honetan, hainbat azal tridimentsional sortzen ikasiko dugu, josteko makina erabiliz. Hamabi orduko kurtso hau zati inspiratzailea labur bat dauka (gehienez bi ordu), non textil garaikideko artisten lanak aztertuko dira. Atal hau koloreak eta materialak aukeratzeko lagungarri izango da.

Zati praktiko luzean (hamar ordu) planoko testurak sortzeko teknikak eta hiru dimentsioko laginak egitea ikasiko dira. Forma zirkularra erabiltzea bolumenak eta testurak ariketa egingo da. Josteko makinarekin modu askean bordatzea ikasiko dugu.

Etxeko josteko makina baten erabilerari buruzko oinarrizko ezagutza eskatzen da. Materialak Tytti Thusberg-en eskutik: bigarren eskuko ehun-materiala eta josteko beste material arruntak (hariak, orratzak eta abar).

Ikasleak bere josteko makina ekartzea gomendatzen da eta bere materiala ekartzea baimentzen da.

Tytti Thusberg moda iraunkorreko finlandiar diseinatzailea da, eta 1996tik Donostian bizi da. Bertan du bere estudioa. Artisau-jantzigintza, goi-mailako joskintza eta moda-diseinua ikasi zituen eta bere nazioarteko ibilbide arlo honen inguruan egin du.

Tailerrak hiru eguneko iraupena izango du beraz, gonbidapena hiru egunterako hartuko daUrriaren 1, 8 eta 22an, 10: 00etatik 14: 00etara