AMAIUR! LIBERA STATE solasaldi ilustratua

Asisko Urmenetak argitaratu berri duen AMAIUR! Libera State saiakera grafikoa aurkeztuko du solasaldi grafiko honetan .  EUSKARA
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Asisko Urmenetak argitaratu berri duen AMAIUR! Libera State saiakera grafikoa aurkeztuko du solasaldi grafiko honetan .

 

«Gu guztiok hilen gara

Belatzekin batera

gaztelu hura defenditzearren»

Johanes Agirre, Etxalarko notarioa, 1522-07-11.

Orain dela 500 urte ehun nafartar librek gogor egin diote sei mila gizoneko armada

inperialaren oldarraldiari aste oso batez.

Erdiak hil dira bertan, eta bertze erdiak preso eraman dituzte,

katez kargaturik.

«Jaun Jakue Belatz, zuk eta gure nazioko eta leinuko zaldun jaun horiek guztiek

irabaziko duzue ezein naziok sekula irabazi ez duen ohorerik behinena».

Antso Esa, Erresumako altxorzaina, Baionatik 1522-07-12.

Gutun hura da gazteluan sartzeko azkena, biharamunean hasiko baita erasoa.

Hasiko… edo jarraituko, zeren Amaiurko balentrian itxi baita hamar urteko zikloa...

Dokumentazio ugari aztertu eta destilatu egin dugu, eta orain Herriari eskaini,

baliagarri izanen zaiolakoan

bost mende bete diren honetan.

Amaiur, euskaldunon zoru epikoa.

Hizkuntza: Euskara