Butterfly Effect

Munduan biraka dabiltzan bi ferianteek kontatuko digute gizakiaren eboluzioa
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Kulturgunea

Antzezlan honetan munduan biraka dabiltzan bi ferianteek kontatuko digute gizakiaren eboluzioa.

Bi feriante hauek, Papillon eta Clemont, zinea eramaten zuten herriz herri kamera puskatu zitzaien arte. Ikuskizuna aurrera eraman nahian proiektatu behar zuten filma beraiek kontatzea erabakitzen dute. Maletan dakarten elementu xinpleenekin historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakariak kontatuko dituzte. Suaren sormenetik hasi eta itsasoa, airea eta espazioa konkistatzeaz gain gaur egungo teknologia berriak ekarriko dizkigute. Aldi berean, gizakiak historian zehar irabazi dituen eskubideen inguruko hausnarketara salto egingo dute beti tximeleta efektuak izan duen garrantzia kontuan izanik.