Melchor, Gaspar eta Baltasar Erregeak ikusteko ibilbidea

Melchor, Gaspar eta Baltasar Erregeak ikusteko ibilbidea. Talde bakoitzeko gonbidapena bat.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Jose Luis Caso aretoa

Ibilbidea egiteko ezinbestekoa izango da COVID pasaportea aurkeztea.

1.- Talde bakoitzeko sarrera bat hartu behar da.  Ordu laurden bakoitzeko 10 talderentzako (familia-unitate bat izanda) txanda emango da. Txandarik hartu gabe ezin izango da gutuna ematera sartu. Talde bakoitza gehienez bost pertsonaz osatuta egongo da, haur eta helduak barne.

2.- Gehienez ordu laurden lehenago gerturatu, ez baita sartzen utziko dagokion ordura arte, eta pilaketak ekiditeko han itxoiten egotea ere ez da utziko. Berandu agertuz gero berriz, txanda galduko da.

3.- Sartu aurretik eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira. Barruan 6 urtetik gorakoek musukoa jantzita eraman beharko dute eta ilaran beste taldeekiko distantzia gorde beharko da, baita haurrek ere.

4.- Ez hartu behar dituzunak baino txanda gehiago (badaezpada, lagunentzat, senideentzat...), pentsatu baliatzen ez diren txanda bakoitzeko haur batzuk Erregeak ikusteko aukera gabe geldituko direla. Halaber, txanda hartuta baduzu, eta azkenean joan ezin baduzu, itzuli ezazu (kulturmalutak@errenteria.eus helbidera idatzita) eta txanda berriz eskuragarri jarriko da.