Olentzero eta Mari Domingiren ongietorria

Jose Luis Caso aretoan Olentzero eta Mari Domingiren ongietorria izango da. Informazioa arretaz irakurri
Ekitaldi hori iraungi egin da
Jose Luis Caso aretoa

Jose Luis Caso aretoan Olentzero eta Mari Domingiren ongietorria izango da.

Gutuna ematera sartzeko jakin behar den informazioa:

1.-  Talde bakoitzeko sarrera bat hartu behar daOrdu laurden bakoitzeko 10 talderentzako txanda emango da. Txandarik hartu gabe ezin izango da gutuna ematera sartu. Talde bakoitza gehienez sei pertsonaz osatuta egongo da, haur eta helduak barne. Taldean 3 haur baino gehiago badaude 2 heldu joan beharko dira (3 haur eta 2 heldu edo 4 haur eta 2 heldu).

2.- Gehienez ordu laurden lehenago gerturatu, ez baita sartzen utziko dagokion ordura arte, eta pilaketak ekiditeko han itxoiten egotea ere ez da utziko. Berandu agertuz gero berriz, txanda galduko da.

3.- Ez hartu behar dituzunak baino txanda gehiago (badaezpada, lagunentzat, senideentzat...), pentsatu baliatzen ez diren txanda bakoitzeko haur batzuk Olentzero eta Mari Domingi ikusteko aukera gabe geldituko direla. Halaber, txanda hartuta baduzu, eta azkenean joan ezin baduzu, itzuli ezazu (kulturmalutak@errenteria.eus helbidera idatzita) eta txanda berriz eskuragarri jarriko da.