Tierras del Sud

Argentinako Patagonian biltzen diren atzerriko aberastasun handien arteko harremana
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Kulturgunea

Zerk lotzen ditu Luciano Benetton ehungintza industrialari italiarra eta Mauricio Macri? eta azken hau Sundance Kid eta Butch Cassidy cowboy estatubatuarrekin? Eta Ted Turnes, CNNren jabea, Curiñancotarren klan maputxearekin? Erantzuna Amerikako hegoaldearen hegoaldean dago, Argentinako Patagonian.

Tierra del Sud PACIFICO trilogi dokumentalaren bigarren zatia da. Trilogia hau, latinoamerikar jatorrizko herri, bertako lurralde eta jendea, neokolonialismoaren garapena eta kultura garaikidearen adierazpen-modu ezberdinei buruzko basakeriaren arteko harreman estuan oinarritua dago.

Trilogia hau, multinazional handien, Hego Amerikako estatuen, lurraldeko baliabide naturalen neurrigabeko ustiapenaren eta bertan bizi diren gorputzen arteko harreman estu baina ezezagunetan murgiltzen da.

Kasu honetan, Tierras del Sud Argentinako Patagonian biltzen diren atzerriko aberastasun handien arteko harremanean zentratzen da, hala nola Carlo eta Luciano Benetton enpresari italiarrena, Neuque, Chubut eta Rio Negro probintzia patagonikoen artean dagoen antzinako lurralde maputxearen gaineko basakerian.

Lan Ibiltaria:

- Hasiera: Herriko Plaza

- Amaiera: Koldo Mitxelena ikastetxeko patioa