Ozzinema Zineklub: 'Welcome to Chechnya'

Giza Eskubideen aldeko jardunaldian VII. edizioa
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Zinemak

David France dokumentalista (How to Survive a Plague, 2012) aktibista talde baten eguneroko bizitzara gerturatzen da. Txetxeniako errepublika errusiarrean Ramzan Kadyrov presidenteak LGBTQ+ren aurka ezarri duen "garbiketari" aurre egiten ari zaion talde bat da, kontuan hartuta garbiketa horrek helburutzat duela kolektiboa atxilotzea, torturatzea eta, kasu askotan, exekutatzea. Hala, Txetxenian bizi duten egoera munduaren aurrean salatu nahian eta dozenaka biktimari herrialdetik ihes egiten laguntzen diharduen ezkutuko aktibista sare horren errealitatera hurbiltzen da filma (deepfake teknikak erabili dira elkarrizketatu diren pertsona askoren nortasuna estaltzeko).

Emanaldian Amnistia Internacional eta Errenteriako LGTBI+ Mahaiaren ordezkariak izango dira aurkezpena eta solasaldian aritzeko.