Esperimentazio laborategia

Abenduaren lehen bi asteetan zehar, Amaia Elizaran (Tolosa) koreografo eta interpreteak, Dantzazeko antzezleekin batera, soinuaren eta mugimenduaren arteko harremana aztertuko du.
Ekitaldi hori iraungi egin da
Niessen Kulturgunea

"Soinuak mugiarazten nau, zuzenean nire gorputzera doa eta mugimenduarekin konektatzen nau" (Amaia Elizaran, Ekaina 2021).

Abenduaren lehen bi asteetan zehar, Amaia Elizaran (Tolosa) koreografo eta interpreteak, Dantzazeko antzezleekin batera, soinuaren eta mugimenduaren arteko harremana aztertuko du. Ahotsak, arnasak, soinuak eta mugimenduak laguntzen dute Elizaranen lana, inprobisazioaren ikerketan eta espazio ez-konbentzionaletarako sorkuntza koreografikoan oinarrituta. Esperimentazio laborategi honetan, ATALAKeko lantaldeak, Mizel Theret eta Liam Ó Maonlaí musikari irlandarrarekin batera, Elizaranen bilaketa eta erakusketa formatuko irekierak lagunduko dituzte ATALAK Sareko hainbat hiritan.

Amaia Elizaran (1992, Tolosa, Gipuzkoa) euskal dantzari eta koreografoa da, Ekintza ikastolan hasi zuen dantza klasikoko prestakuntza. Dantza garaikideko bost pieza original sortu eta azken hamar urteetan kultur proiektu desberdinetan parte hartu du.

Red ATALAK

Dantzaz buru duen mugaz haraindiko proiektuaren bazkide nagusiak CCN Malandain-Ballet Biarritz, Baluarte Fundazioa, Tabakalera, Gipuzkoako Dantzagunea eta Vitoria-Gasteizko Antzerki Sarea dira. Urtez urte kolaboratzaile sare handiagoa ehuntzen ari da Atalak; Dantzerti, Azala, Vitoria-Gasteizko eta Baiona-Biarritzeko Kontserbatorioak, SGAE Fundazioa eta La Fundición egitasmora batuta. Atalak Sareak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko dantza garaikidearen sektorean aukerak sortu nahi ditu