Foley tailerra. Soinua Zinemagintzan

Berziklatu zure inguruko objektuak pelikula baten soinu banda egiteko. 12-17 urte bitartekoak. Euskaraz
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Zure pelikula gogokoenetako soinu-efektuak nola egin diren jakin nahi? Zuk zeuk egitera animatuko al zinateke? Badakizu nola?

Zatoz soinuaren magia deskubritzera PIXELATUk sortutako FOLEY tailerrean. Foley- teknikaren bidez, sekuentzia batean agertzen diren pertsonaia edota objetu orok sortuko lituzketen soinuak birsortzen dira, eta irudimena eta etxean ditugun objektuak erabiliko ditugu.

Oso gutxitan erreparatzen bait zaio filme baten soinuari. Beti irudia lehenesten da baina hein handi batean, istorioaren sinesgarritasuna soinuaren dimentsioan oinarritzen da. Tailer honetan, partehartzaileek animaziozko filme baten soinu-efektuak nola sortzen diren deskubrituko dute eta berezko soinu-banda osatuko dute. Horretarako, tramankulu desberdinak erabiliko ditugu bai eta soinu-edizio programa bat nola erabiltzen den ikusiko dugu ere.

Tailerra 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendua dago.