Tailerra: “Konpasetik eta erregelatik gif-era”

Diseinu-munduarekin lotutako sormen-tailerra , eskuzkotik digitalerako zeharkaldia egiten da. Ezinbestekoa da material hau erabiltzea: konpasa, erregela, arkatza, borratzeko goma eta ordenagailua.15-20 urtekoentzako. Euskaraz
Ekitaldi hori iraungi egin da
Lekuona Fabrika

Diseinu-munduarekin lotutako sormen-tailerra da, eskuzkotik digitalerako zeharkaldia egiten da bertan.

Horretarako, marrazketa teknikoaren eguneroko tresnak erabiliko dira, hala nola konpasa eta erregela, oinarrizko formetatik abiatuta (lerroak, triangeluak, karratuak eta zirkuluak) gure patroiak marraztera. Horiek oinarri gisa erabiliko ditugu forma eta ilustrazio berriak sortzeko.

Tailer honen helburua marrazki geometrikoak dituen aukera guztiak erakustea, sinbolo, letra edo ilustrazioak sortzeko.

Carlos Ndungmandum eta Arrate Rodriguezek emango dute tailerra.

Tailerraren iraupena 4 egunekoa izango da, abenduak 27,28,29 eta 30, 9:00etatik, 14:00etara

Parte hartzeko ezinbestekoa da material hau erabiltzea: konpasa, erregela, arkatza, borratzeko goma eta ordenagailua.

15 urtetik gorakoei zuzendua izango da. Ez da aurretiko ezagutzarik behar.