Hermionerekin Filosofatu

10 sarrera geratzen dira
ficha-img
Lekuona Fabrika
2021/10/07 - 2021/11/11

Neska bazara eta Harry Potter-en liburuetako neskato protagonistak bizi dituen abenturak gustatzen bazaizkizu, anima zaitez gure pentsalari taldean parte hartzera.

Nola sentitzen ote da Hermione hain ikasle saiatua izateagatik gelakide batzuek barre egiten diotenean? Eta mespretxatu egiten dutenean, bere gurasoak muggleak direlako?

Ausartuko al zinateke, Hermione bezala, baso debekatuan sartzera?

Zer egingo zenuke sorgin-harria eskuratuko bazenu?

Dibertitu zaitez beste neska batzuekin batera, zure pentsamendu kritikoa, sortzailea eta arretatsua lantzen dituzun bitartean.

LH6 eta DBH1eko neskentzat izango dira saioak (11-13 urte)

Urriaren 7, 14, 21, 28 eta azaroaren 4, 11, arratsaldeko

Ordutegia 17:30-18:45 izango da.